Descripción o resumen: Hurrengo orrialdeetan sartzen den irakurleak lan interesgarria aurkituko du, gure historiako garai luze bati dagokiona: XV. mendeko azkeneko herenean Gipuzkoako zigilu zaharra taxutu zenetik hasi eta trantsizio demokratikoan zigilu hura aldatu zenera arteko garaia. Aldaketa horri demokrazia berrezarri ondoren Arrasaten egin zen lehenengo Batzar Nagusian (1979ko apirilaren 22an) eman zitzaion hasiera, eta Mario Onaindiak egindako proposamen baten ildotik sendotu zen. Proposamen haren bitartez, gure probintziaren armarritik Belateko kanoiak kentzea eta Eusko Jaurlaritzak 1936an onartutakoa hartzea onetsi zuten Batzar Nagusiek Oiartzunen egindako bilkuran (1979ko uztailaren 2an).